2018(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

Agate Deuna

HARTZEKORIKAN

Hartzekorikan ez dugu, baina
atera gara eskean
usadioa galdu ez dadin
Santa Ageda besperan.

Hemen gaude gu Altzagakoak
poz-pozez abesteko prest.
Altzagako neska-mutiltxoak
kanta polit bat eginez.

Hartzekorikan ez dugu, baina
atera gara eskean
usadioa galdu ez dadin
Santa Ageda besperan.

Etxe honetara gure abestiak
gatoz kanteatzera pozik.
Bida batez guk eskatzen dugu
gu entzutea gogotik.

Hartzekorikan ez dugu, baina
atera gara eskean
usadioa galdu ez dadin
Santa Ageda besperan.


AGATE DEUNA

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ta Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa 
betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
herriko gazte zintzoak
bihotzez hartu gagizuz eta zuentzat gure eskerrak.

Orain bagoaz alde egitera
agur deutsugu gogotik.
Agate Deunaren bitarte dala
ez eizu izan kalterik.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina